TikTok eta Instagramerako edukia sortzea: Zer eduki igo ditzaket TikTok eta Instagram sareetara? Nola sor dezaket eduki hori? Egin zure eduki plana hilabete baterako
Hitzaldia + Tailerra: ANA MEDINA, Así Desastre filmaren sortzailea (Sidecars, Chica Sobresalto, Inazio...)
Sare sozialek gero eta pisu handiagoa dute proiektu musikal bat sortzeko eta ezagutarazteko orduan. Navarra Music Commission-ek antolatuta eta Nafarroako musikaren sektoreko profesionalei zuzenduta, Navarra Music Pro 2024ren hirugarren prestakuntza jardunaldi honek pisu handieneko sare sozialen plataformak izango ditu ardatz, hala nola Instagram eta Tik Tok; bertan plataforma horietara zein eduki igotzea hobe den azalduko da, eta horiek sortzeko planteamenduak aztertuko dira. Hitzorduari amaiera emateko, tailer praktiko bat egingo da, hilabeterako Eduki Plan bat sortzeko. Ana Medinak zuzenduko du jardunaldia. Así Desastre agentziaren sortzailea da, eta Sonorama Ribera edo Jardín de las Delicias jaialdietarako eta Sidecars, Álex Ubago, Chica Sobresalto, Merino, Ankli, Melifluo, Álvaro Gango eta 84 artistetarako lan egin du, besteak beste.