Nine Bells (1979) automobilen bederatzi aluminio aleazioko hagunentzako eta oinezko interprete batentzako sortutako performance bat da. Tom Johnson konpositoreak idatzia, orain gutxi zendu zena eta NAK Jaialdiak aurtengo edizioan omenaldia egingo diona, XX. mendeko korronte minimalistaren obrarik ikonikoetako bat da.
Joan Soriano luthier eta perkusiolariak 415 Hz-tan afinatutako hagunentzako bertsio bat proposatzen du, zeintzuek burnizko egitura batean jarrita, batasun zentzu bat ematen dion multzoari eta mega instrumentu batean bilakatzen den. Soinu eraikuntzaren eta espazioaren eta denboraren arteko harremanean ibiltzeko eta sakontzeko aukera izango da.