Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroaren ikerkuntza eta sorkuntza lan berriak, Xoán-Xil López musikari eta soinu gailuen sortzailearekin batera garatua, Organscape / Organismo instalakuntza oinarri duen proposamena da, non artistak sortutako hainbat mekanismok mundu naturalari lotutako soinuen errepertorioa simulatzen duten.
Partituren sorkuntza soinuaren mimesietan oinarritzen da, paisaia akustikoan daunden “zarata” horiek abiapuntu bezala hartu eta, ustez, balore musikalik ez dutenak. Egitarauan dauden obrak, NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiak, instrumentu bakarlari eta automatentzako estilo konzertatedun obra klasikoak garatu dituzte. Automatak konposizioetan era interaktiboan erabiltzeko eguneratuak izan dira.
Hasierako instalazioaren koherentzia mantenduz, jatorrizko soinu guztiak haizearen eraginez edo haize automatikoaren eraginez sortzen dira. Partituren diskurtsoak mimesiari buruzko tratamendu filosofikoa batzen du, greziar jatorritik hasi eta beste diziplina batzuekiko elkarrizketatik eratorritako ikuspegi garaikideenetaraino.
PROGRAMA
Mímesis sonora I (2025)* – Yolanda Campos Bergua,
Mímesis sonora II (2025)* – David Cantalejo Gómez
Mímesis sonora III (2025)* – Ignacio Fdez. Galindo
Mímesis sonora IV (2025)* – David Johnstone
*Erabateko Estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkarguzko obra.
Talde artistikoa:
Konposizio eta interpretazio musikala: CMC Garaikideak & Xoán-Xil López
Konpositoreak: Yolanda Campos Bergua, David Cantalejo, Ignacio Fdez. Galindo, David Johnstone, Xoán-Xil López.
Interpretatzaileak: Irene Villar (zeharkako xirula), Bea Monreal (oboea), Aitor Urkiza (txistua), Xabier Olazabal (akordeoia), Xoán-Xil López (soinu gailuak eta elektronika)