IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
Baluarteko Areto Nagusian otsailaren 25ean arratsaldeko 20:00etan iragarrita zegoen HAZIA musikalaren euskarazko eszenaratzea "ezinbesteko arrazoiengatik" bertan behera geratzen da "aurrerago egin ahal izateko asmoz". Ale - Maxma Producciones sustatzaileak ezagutzera eman duenez.
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da: Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da; eta txartel-leihatilan erositakoen zenbatekoa, txarteldegian bertan eskuratu ahalko da.
HAZIA musikala, Arrasateko kooperatiben eredua sustatu zuen pertsonaren irudikapen artistikoa da. 1936ko gerraren giza malkotik eta 1941ean Arrasatera iritsi zeneko lanbide eskola eta enpresen susperraldiaren proiekzioa. Arizmendiarrietaren historia, bere elkarlan-sentimenduan eta etorkizunaren ikuspegiaren senean, gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon baten historia lokala eta unibertsala da. Ametsak eraikitzen leloarekin eta Beti Aurrera! aldarria zuzenaren balio horretan finkatua.
Ikuskizun musikalak, beraz, bizi izandako gizartearekiko ikuspegian, bere ideiak, ekarpenak eta txertatu dizkigun baloreak, antzezpen, ilustrazio eta koreografiekin musikaeszenaratze artistikoarekin ezagunaraziko ditu. Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik, garai zail baina oso anekdotikoan sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak. Oholtzaratuko dugun adierazpen musikal honek, lilura hunkigarrian helaraztearen doaina du, hauxe ikuskizunaren nahia eta helburua.