Music Futures Nafarroa Nafarroako musikaren sektoreko enpresak eta eragileak biltzen dituen urteroko prestakuntza-ekitaldia da, musikaren industriaren oraina eta etorkizuna eztabaidatzeko, Foru Erkidegoan arlo horretan berrikuntza eta sormena sustatzeko.
Helburu horrekin, berrikuntza eta sormen musikalean nazioarteko aditu handienetako bat den Gigi Johnsonekin topaketa bat egingo da aurten Baluarten. Musikaren ekosistema, musika-joerak eta tokiko sormen-industria guztien artean komunitatea sortzeko modua izango dira jorratuko diren gaietako batzuk.
SARRERA LIBREA, ONLINE ERREGISTRATU ONDOREN