La Forte, Irene Junquera eta Amagoia Eizaguirrek lagunen festa esklusibo honetara gonbidatzen zaituzte Baluarten. Ez dago code dressik, ezta unicornios flotagailurik ere. Era berean, ez dago gosari instagrameagarririk, ezta skin care errutina garestirik ere. 90 minutuz, maitasuna, Superwoman bat izatea (edo ez…), ahuakateen prezioa (fuckin), norbere burua aldarrikatzea, autoestimua, errua eta beste hainbat gauza arrailduko ditugu. Azken finean… ez gara Rosalia, Nathy Peluso eta Karol G... ala bai?
Emakumeak: La Dramedia telebistako saioaren espiritua duen antzerki-ikuskizuna da. Pijama-makrofiesta bat, non abestu, dantzatu eta mundua konpontzen den. Barre egiteaz gain, hustu ere egin zaitezke. Inoiz egon zaren edozein pool party, barbakoa edo partyboat baino ikuskizun hobea.