Ennio Morricone eta zinemaren 100 urteen omenezko kontzertua Baluarten izango da. Bizi itzazu garai guztietako soinu-banda ospetsuenak, Casablancatik eta Lo que el viento se llevó gaur egunera arte, Royal Film Concert Orchestraren eskutik eta Fernando Furones zuzendariaren batutapean.
Ennio Morricone musikagile eta orkestra-zuzendari italiarra izan zen, bostehun film eta telesail baino gehiagoren soinu-banda konposatzeagatik ezaguna. Ohorezko Oscar saria jaso zuen 2006an, eta soinu banda onenaren Oscar saria irabazi zuen 2016an, The Hateful Eight filmarengatik. 2020an, Arteen Asturiasko Printzesa saria eman zioten, John Williams konpositorearekin batera.
PROGRAMA
El Bueno, el Feo y el Malo
Cinema Paradiso
La Misión
Novecento
La Muerte Tenía un Precio
The Ecstasy of Gold
El Señor de los Anillos
Moon river
Forrest Gump
Piratas del Caribe
Lawrence de Arabia
Memorias de África
Lo que el viento se llevó
Titanic
Conan el Bárbaro
El Padrino
La Gran Evasión
Casablanca
Ben-Hur
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA