Espainiako musikaren ezinbesteko bi kondaira, Mocedades eta Los Panchos, Baluarteko oholtza gainean elkartuko dira Mocedades taldearen 60. urteurren bira dela eta, Espainiako eta nazioarteko eszenatoki nagusietan sei hamarkada eman ondoren. Izaskun Uranga taldeko kide fundatzaileak gidatuta, Mocedadesek hainbat belaunaldi markatu dituzten ereserki handiak errepasatuko ditu Baluarten, hala nola, Eres tú, Tómame o déjame, La otra España eta Amor de hombre, beren esentzia bizirik mantentzen duten konposizio berriekin batera.
Mocedadesekin batera, Los Panchos taldeak, hirukote mitikoaren azken ahots historikoa den Rafael Basurto Lararen ahots nahastezina buru dutela, boleroaren magia guztia ekarriko du Rayito de luna, Lo dudo, Enamorado, Caminemos eta Si tú me dices ven klasiko betierekoekin.
Amerikatik egiten ari diren nazioarteko biraren arrakasta handiaren ondoren, bi taldeek eszenatokia partekatuko dute kontzertu zirraragarri, dotore eta nostalgiaz betea eskaintzeko, non historiak, kalitate artistikoak eta kantu hilezkorrek kontzertu bakoitza oroimenerako gau bihurtuko duten.
IRAUPENA: 90 MIN.
ONLINE SALMENTA: +0,95€ (kudeaketa-gastuak)