Manuela Carrasco, zalantzarik gabe, flamenko dantzaren Jainkosa da, eszenatokian mugitzen den handikeriagatik. Dantzari autodidakta honek bere bihotzaren bultzadari jarraitu zion bere gurasoen nahiaren aurka, ez baitzuten nahi artista gisa karrera egiterik. Bere dantzan Carmen Amaya eta Farrucoren eragin argiak antzematen dira. Manuela Carrasco, beste ezeren gainetik, garbitasunaren zaindaria eta flamenko tradizionalaren defendatzailea izan da. Munduko antzoki garrantzitsuenetan bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin ondoren, Siempre Manuela emanaldiarekin agur esango die Trianakoak agertokiei. Amaiera bira horren geldialdietako bat Baluarten izango da Flamenco on Fire Jaialdiaren baitan.
Fitxa artistikoa:
Manuela Carrasco (dantza)
Pedro Sierra (gitarra)
Marcos de Silvia (bigarren gitarra)
Samuel Cortés (biolina)
Enrique El Extremeño eta Zamara Carrasco (kantea)
José Carrasco (perkusioa)
Juan Mateo (txaloak)
Manuela Carrasco, alaba (lankidetza berezia)
Remedios Amaya eta Anabel Valencia (artista gonbidatuak)
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA