21/22 denboraldian Beethovenen La Pastorale lanarekin arrakasta handia izan ondoren, Thierry Malandainen Malandain Ballet Biarritz Baluarteko areto handira itzuliko da, dantza eta zuzeneko orkestra-musika uztartzen dituen ikuskizun berri baten estreinaldiarekin, Antonio Vivaldiren Lau urtaroak biolinerako kontzertu ospetsuak moldatuko ditu Giovanni Antonio Guidoren aldaketekin batera. Guidoren aldaketa hauek Scherzi armonici sopra le quattro staggioni dell’anno ezizenez dira ezagunak eta estilo frantsesagoa dute. Malandain eta bere dantza taldeak, Stefan Plewniaken zuzendaritzapean Nafarroako Orkestra Sinfonikoak zuzenean lagundurik, Veneziako kanaletatik Versaillesko lorategietarako urtaroko bidaia hau amestu egiten dute, bere ohiko sentsualitatea, dotorezia eta estetikaren zentzua erakutsiz.
Thierry Malandain, zuzendari eta koreografoa
Jorge Gallardo, dekoratuak eta jantziak
François Menou, argiztapena
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Stefan Plewniak, kontzertino eta zuzendari musikala
Las Estaciones, G.A. Guidon - A. Vivaldi