Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Maika Makovski

VERMÚsica 2024 Zikloa

2024ko Apirilak 20 12:30
Ganbera Aretoa
VerMúsica | Antolatzailea: Fundación Baluarte
  • Maika Makovski
  • VerMúsica
  • concierto Baluarte


Maika Makovski arduratuko da Baluarte Fundazioak antolatutako VERMÚsica zikloaren lehen edizioari hasiera emateaz. Hauxe izango da Baluartera hainbat generotako (pop-rocka, fusio flamenkoa, indiea eta jazza) proposamen musikalekin iritsiko diren lau kontzertuetako lehena.

Inon artista diziplina anitzik bada, hauxe da zinez. Izan ere, kontuan harturik haren talentu musikala, haren eragin ugariak eta espiritu-bilaketan etengabe agertzen duen premia, egiazki da izen paregabea egungo eszenan. 20 urte doi zituela ibilbideari lotu zitzaionetik etengabe sortu du harridura argitara emandako album bakoitzaren bidez, eta, dagoeneko, 8 plazaratu ditu. Azkena MKMK izan da, 2021ean argia ikusitakoa; sekulako arrakasta izan zen publikoaren eta kritikaren aldetik, eta urteko lan onenen zerrenda ia guztietan sartuta egon zen.  

Lan txalotu horren lorratzari jarraikiz, konpositoreak Bunch of little burdens estreinatu du berrikitan, hots, bizirik egoteak dakartzan milaka karga txikiz mintzo den gai gordina. Harlauza bat bezala pisatzen duten beldur eta ardura horiez guztiez mintzo zaigu; horren ondorioz, errealitatetik urruntzea dugu amets fantasiazko munduan babesteko, horrek dakarren arriskuaren jakitun izanik ere. 

Sarrerak

Sarrerak 20€


4 KONTZERTUEN ABONUA: 60 €

VERMÚsicako kontzertuen sarreraren prezioan Igarmi Upeltegien bermut bat dago barne (alkoholarekin edo alkoholik gabe). Beste edozein kontsumizio erabiltzaileak ordaindu beharko du.
Aretora sartzean, Baluarteko langileek tiket bat banatuko diete bertaratzen diren guztiei, bermut-arekin truka dezaten, eta NANa eskatu ahal izango zaie adina egiaztatzeko. Eraikiean ez da alkoholik zerbitzatuko 18 urtetik beherakoentzat.