Luli Pampínek Baluarten El libro musical ikuskizuna aurkezten du. Familia osoarentzako emanaldi berri honetan, beti bere lagun leial La Radio Mágica lagun duela, liburutegi baten munduan barneratzen da. Han jakingo du liburuek denbora daramatela itxita, eta Polvoso izeneko pertsonaia misteriotsu batek bisitatuko ditu, orrialde ahaztuak pixkanaka-pixkanaka hutsik eta kontatzeko ezer gabe geratzea eragiten dueña. Orduan, Lulik beti irekita, alaitasunez eta argiz beteta egongo den liburu musikal bat sortzeko abentura proposatzen du.
Liburu musikala abestiz eta bertan bizi diren pertsonaiarik maitagarrienez beteriko proposamen musikala da. Hitzordu honek irakurketaren bideetara itzultzeko gonbidapen zuzena utziko dio publikoari.
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)
* Pertsona guztiek, urtebetetik aurrera (+12 hilabete), sarrera erosi behar dute
* Urtebetetik beherakoentzako sarrera bat eskuratzen duenak ticketing@nicdo.es helbidearekin harremanetan jarri beharko da; ondoren, sarreraren zenbateko itzuliko zaio eta horren ordez gonbidapen bat jasoko du.