Los Tenampas taldea ikuskizun bakarrarekin itzuliko da Baluarteko Areto Nagusira. Bere 16 urteak eszenatokietan ospatzen dituzte eta oraingoan kontzertu dinamiko batekin izango da, beti bezala publikoarentzat eta artista berezien partaidetzarekin.
Los Tenampas hirukote mariatxia Artuch familiak osatzen du: Patxi, aita; eta David eta Mikel ver semeek. 2009an hasi ziren mariatxi kantari, hirukotea osatuz. Herrietako eta hirietako jaietan abesten hasi ziren, eta pixkanaka euren errepertorioa zabaldu dute, eta, horrekin batera, aurkezpen ezberdinak egin dituzten tokien aukera zabala. Baluarten, 2022ko urrian, Mariachi Vargasek 125 urteko historia ospatzeko egin zuen nazioarteko biraren gonbidatu gisa aritu ziren.