Taupadak esperientzia berritzailea, bizipenezkoa eta sortzailea da, emakume haurdunei eta haien laguntzaileei beren emozioekin tau-pa-dak erritmoan konektatzeko aukera emango diena.
Haurdunaldiaren etapa bakoitzerako bereziki hautatutako musika-errepertorio baten bidez, zuzeneko musikarekin eta kontzertu-tailer batean garatutako partaidetza-jardueren bidez, soinu-higienearen zaintza nabarmendu nahi da Baluarteko Bulevar Aretoan izango den hitzordu honetan.
Dinamizatzaileak: Iratxe Etxarte Aizuri, Carolina Fetescu, Alexía Gialitakis Nieto, Lurdes López Salinas eta Miguel Torner Enguídanos
Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren barruan dago jarduera, eta "La Caixa" Fundazioaren laguntza du. Programa hau ikastetxeei, haurrei eta familiei, gazteei eta helduei eta hauskortutako kolektiboetako pertsonei zuzenduta dago. Zazpi lan-ildotan egituratzen da, ikuskizunen, hezkuntza-jardueren eta gizarte-ekintzako programen artean bereizita.
IRAUPENA: 75 minutu
EDUKIERA BETETA