Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
Imagen de Evento

La Ruina

Umore ikuskizuna Ignasi Taltavull eta Tomàs Fuentes-ekin

2023ko Azaroak 10 21:30
Areto Nagusia
| Antolatzailea: MCP Management
 
Parte hartu ikuskizunean eta kontatu zure bizitzako gertaerarik txarrena. Bete formularioa
 
La Ruina umore ikuskizun bat da, non bertaratzen direnek zein gonbidatu bereziek beren bizipenik deserosoena partekatzen duten: bikotekideak whatsapp bidez utzi zituenean, bilera garrantzitsu batean lo hartu zutenean, taxilari batekin gaizki ulertu bat. Lagunek beti afarietan kontatzeko eskatzen duten gertaera tipikoa.
 
La Ruina-n barre egiten dugu, bai, baina, nolabait, talde-terapia ere egiten dugu denok barruan loser bat daramagula ikustean. Ignasi Taltavull & Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariek gidatuko dute emanaldia Baluarten, gaueko pasadizoak kontatzen lagunduko dien gonbidatu batekin batera.
 
La Ruinako mikroetatik Berto Romero, Facu Díaz eta Marc Giró bezalako jendeak pasa dira euren miseria partekatzera, eta guztiok uste baino ergelagoak garela erakutsi digute. Ikuskizun bakoitza desberdina da eta ezin da aurreikusi, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Denok dugulako (gutxienez) munduak entzutea merezi duen hondamena.