CRUNCH TIME. Cartographers, mountains, and 1085 kg of human flesh ikuskizunak mapa emozionalak marrazten dituzten paisaia fisikoetara bidaia kartografiko bat egitera gonbidatzen du publikoa. Behaketaren eta analisiaren bidez, kartografoek paisaia horiek aztertzen dituzte, korronte emozionalek eraman gabe. Ikuspegi objektibo bat eskainiz, non mendiak bizi-egoeren biltegi gisa eraikitzen diren. Mendiak, topagune unibertsalak, partekatutako bizipenen sinbolo dira, nahiz eta esperientzia pertsonal bakoitza bakarra izan.
Zer da paisaiarik gabeko pertsona bat?
Zuzendaritza: La intrusa. Virginia García, Damián Muñoz
Sorkuntza: Faktoria Choreographic Center, La intrusa eta 6. belaunaldiko training taldeko ikasleak.
Dantzariak: FERNANDO CENCILLO, LUCÍA PENALVA, ISRAEL LÓPEZ ALVES, CÈLIA LLABERÍA, LORETTE BARÓN, ZOË ALDEKOA, SAIOA IRAIZOZ, IVÁN MONTERO, GISELA MARCÉ, GAIA TAMAGNINI, RICARDO CASILLO, MARINA GONZÁLEZ GAYO, ANASTASIIA ORFEEVA, ROSA GURI, SOFÍA DUGGAN, LUNA STALLIVIERE, JONATHAN NOCH
Laida Aldazek eta Marta Coronadok Noainen (Nafarroa) zuzentzen duten dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sortzeko, ikertzeko eta trebatzeko nazioarteko zentroa da Choreographic Center.