Madrilen izan ondoren, Kinky Boots ikuskizunaren bira Baluartera iritsiko da. Komedia musikal honek Broadwayko egonaldian 6 Tony Sari (Musikal Onena eta Musika Original Onena barne) eskuratu zituen eta 2.500 emanaldi baino gehiago egin zituen 6 denboralditan. Kritikak goraipatua, musikal hau, Harvey Fiersteinen testuarekin eta Cyndi Lauperren musika eta letrekin, Silvia Villaúk zuzendua eta Theatre Propertiesek ekoitzia da.
Kinky Boots benetako gertaeretan inspiratuta dagoen musikala da eta ezer komunik ez duten -edo behintzat hori uste duten- bi pertsonari buruzko gainditze istorioa da. Noraino iritsiko zinateke zure familia-negozioa aurrera ateratzeko?
Argumentua benetako gertaera batean oinarrituta dago. Charlie Price zapatari artisau baten semea da, Ingalaterrako herri batean hainbat familiari lana ematen dien fabrika baten jabearena. Simonen (Lola) familian ere aita zurrun samarra da, eta inoiz ez du ulertu dantzarako duen zaletasuna, are gutxiago amaren takoi altuko oinetako gorriekiko bere erakarpena. Charlieri bat-batean hil zaio aita eta bere gain hartu behar izan du gain behera doan familia-negozioa. Langileak eszeptiko dira, Charlie ez dutelako nagusi izateko gai ikusten, eta Charlie Londresera doa irtenbide bila. Hala, ustekabean Lola ezagutuko du, barietate artista. Lola mugitzen den giroan oso moda berezia zabaldu da; plataformadun bota altuak eramatekoa. Ordea, bota horiek ez daude gizon baten pisua jasateko eginak eta horrexegatik hausten zaizkio beti takoiak. Charlie horretaz ohartu da, eta konturatu da pagotxa bat duela oinetakoen merkatuan ustiatzeko.
170 jantzi-aldaketa, 70 bota-pare, takoiak, ileordeak, kolore asko eta dibertsioa, aurreiritziei, gainditzeari, maitasunari eta adiskidetasunari buruzko benetako istorio bat kontatzeko, edozein formatan. Barre-algarak eragin, hunkitu, dantzan jarri eta gogoeta egitera bultzatuko zaituen ikuskizuna. Adrenalina hutsa!