Iñigo Casalí nafar musikagile polifazetikoak Kala, Poparen gurua musikal berria aurkeztuko du Baluarten, energiaz, umorez eta emozioz beteriko lana. Bere ondoan, Sonia Ortiz aktore eta sortzaileak zuzendaritza eszenikoa sinatu eta Kala antzezten du. Kala protagonista karismatikoa da, eta publikoa abestera, gozatzera eta mezu baikor eta bizi bat eramatera gonbidatzen du.
Casalíren musika adierazkor eta kalitate handikoa Sonia Ortizen eszenografia originalekin konbinatzen da, gertuko eta egungo istorio bati bizia emateko: Johnek (Íñigo Casalí) laguntza eskatu dio Kalari (Sonia Ortiz) krisian dagoen Metamorfosis deitutako bere pop lirikoko taldea salbatzeko. Soniarekin batera Valeria (Naiara Egaña), Paul (Mikel Berraondo), Lola (Leticia Vergara) eta Ruth (Beatriz Lorente) bidaia intimo batean murgiltzen dira beren esentzia artistikoa, potentzial pertsonala eta talde gisa duten indarrarekin bat eginez.
Zuzeneko musika, umorea eta emozioa elkartzen diren ikuskizun zirraragarria dugu hau, publikoari esperientzia ahaztezina eskaintzeko.
Aktore zerrenda: Íñigo Casalí, Sonia Ortiz, Mikel Berraondo, Leticia Vergara, Beatriz Lorente, Naiara Egaña.
Musika zuzendaritza eta musika eta testu konpositorea: Íñigo Casalí
Zuzendaritza eszenikoa eta testuaren sortzailea: Sonia Ortiz
Pianoan: Naiara Egaña
Bateria: Alejandro Casali
Argiztapena: Francisco J. Marcen
Soinua: Txema Huarte
Argazkia: Mikel Legaristi