Baluarten bere debuta izan zen ikuskizunaren lau emanaldietarako sarrerak denbora errekorrean agortu eta urtebetera, Juan Dávila Iruñeko auditoriumera itzultzen da. Komiko madrildarrak El Palacio del Pecado aurkeztuko du, urteko umore-ikuskizunik ganberroena eta ausartena. Inprobisazioaren mesias da. Badaki nola hasten den, baina amaiera publikoak erabakitzen du beti. Komediaren erresistentzia berria da, non barreak eta dibertsioa bermatuta dauden. Baluarten, Davilak bekatu nagusien errepasoa egingo du eta publikoari lotsak kenduko dizkio.
OSTALARITZA ZERBITZUAREN IREKIERA:
MARTXOAK 28KO EMANALDIRAKO: 19:00ETAN
MARTXOAK 29KO 1. EMANALDIRAKO: 17:00ETAN
MARTXOAK 29KO 1. EMANALDIRAKO: 20:30EAN
MARTXOAK 30EKO EMANALDIRAKO: 17:00ETAN