Espainiako Gazte Orkestra Nazionala musikari espainiar gazteak mailarik gorenean prestatzeko asmoz sortu zen. Talde ospetsua Baluarteko auditoriora itzuliko da, Royal Philarmonic Orchestrako Vasily Petrenko maisuak zuzendurik, maila handi-handiko programa emateko. Lanen artean, Ravelen Dafnis eta Cloe balleteko Suiteak daude, bai eta Bartóken Orkestrarako kontzertua ere.