Lurralde Kohesiorako Departamentuak onartzen du Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Lege berri eta berritzaile bat egiteko beharra, eta horren aurreko konpromisoa hartzen du lurraldearen garapen iraunkorraren ereduan sakontzeko. Foru lege horrek erronka berriei erantzun beharko die, hala nola klima aldaketari, despopulazioari, lurraldeen arteko orekari, etxebizitza eskuratzeari eta landa eremuko premiei eta aukerei, besteak beste.
Legedia berriak, era berean, plangintza tresnak eta administrazio prozedura sinpleagoak eta eraginkorragoak aurkitu beharko ditu, Nafarroako errealitate administratiboari hobe egokituko zaizkionak.
Prozesu hau abian jartzeko, Baluarte jauregian prozesu parte hartzailea abiarazteko jardunaldi bat egingo da izenburu honekin: LURRALDEA ETA HIRIGINTZA. ZEIN FORU LEGE BEHAR DUGU?