Lurraldeko lokalizazio eta eragileen topaketa eta networking jardunaldia, filmaketek Nafarroan duten eraginean sakontzeko, foru pizgarri fiskalaren ondorioak ulertzeko, eta filmaketa jasangarri nola bihurtu jakiteko. Baluarten izango den jardunaldiak lurraldeko eragileen arteko kohesioa sustatuko du, Nafarroako ikus-entzunezko lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko. Eguerdiko koktelaren ondoren, lurraldean filmatu berri duten aktoreekin solasaldi bat izango da.