Zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako garapen-ereduaren aldeko apustuak adierazle nagusia du gure Erkidegoan IRIS Poloan, Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloan, hain zuzen ere, enpresentzat, administrazio publikoentzat eta, oro har, herritarrentzat erreferentzia-lekua dena berrikuntza eta eraldaketa digitaleko proiektuetan. Baluarten Nafarroako Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak antolatu duen hitzordu hau dibulgazio-jardunaldia da eta azaroaren 10ean ospatuko den Telekomunikazioen Gauaren bezperan izango da.