|
Antolatzailea: SETGYC eta Nafarroako Gobernua. Laguntzaileak: CIMA - Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Ospitalgunea
SETGYC Terapia Geniko eta Zelularreko Espainiako Elkartearen bi urtez behingo 12. Kongresuaren atarian, herritarrei irekitako dibulgazio-jardunaldi bat antolatu da Baluarteko Ganbera Aretoan. Hitzorduak Zientzia eta Dibertsioa: Diagnostiko genetikoa eta terapia aurreratuak du izenburu, eta, bakarrizketen, iritzien eta umorearen bidez, diagnostiko eta terapietako azken aurrerapen zientifikoak ezagutzeko balioko du.
PROGRAMA
18:00 Zientzia dibertigarria eta zirraragarria izan daiteke. Hiru zientzia-dibulgatzaileren eskutik:
• Álvaro Morales
• Julián Guercetti
• Teresa Bermejo
19:00 Mahai-ingurua: Diagnostiko genetikoa eta terapia aurreratuak. Parte hartzaileak: Ander Izeta (Biodonostia), Ángel Alonso eta Nerea Gorria (Nafarroako Ospitale Gunea), Gloria González-Aseguinolaza (CIMA Nafarroako Unibertsitatea)