Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Digital Kids: Debekatzea vs. Heztea

Eztabaida publikoa

2024ko Azaroak 15 Hainbat ordu
Luneta eta Ciudadela
| Antolatzailea: Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza eta Berdintasun Saila. Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
  • debate Baluarte
  • Digital Kids


Haurren eta nerabeen bizitzan gailu mugikorrak egoteak zalantza handiak sortzen ditu, haien garapenean duten eginkizuna dela-eta. Baluarten izango den ekitaldi honek, Digital Kids: debekua vs heziketa izenekoak, adingabeek telefono mugikorra erabiltzeko estrategia eraginkorrenei buruzko eztabaida sakona sustatzea du helburu: gailu horiek debekatu edo gazteak hezi beharko genituzke? Foro hori egitea proposatu da, bai gizarteak dituen erronkei buruz hausnartzeko, bai adituek, gurasoek, hezitzaileek eta gazteek esperientziak eta proposamenak partekatzeko plataforma bat eskaintzeko.

Aurrez aurreko eztabaidaz gain, plataforma honen bidez espazio bat sortu da, hainbat gai jorratu ahal izateko, adibidez, haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak erabiltzea debekatu behar den edo gazteak arlo horretan hezi behar diren, gutxieneko adina ezarri behar ote den, zer ondorio dituen erabilera horrek haien osasunean eta ongizatean, eta zein izaten ahal diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren politika publikoetatik landu beharreko neurriak.

Sarrerak

17:00 - 20:00