Arrisku-kapitala tresna baliagarria da enpresen hazkundea eta sustraitzea bermatzeko, eta faktore horiek, aldi berean, kritikoak dira gure eskualdeko industria-ehuna garatzeko. Stellum Capitalek eta Artizarra Fundazioak antolatutako ekitaldi honetan, arrisku-kapitalaren garrantziaz eta enpresek hazteko, errotzeko eta eragin positiboa izateko eskura dituzten tresnez hitz egingo da, erakundeak Nafarroan eskaintzen dituen zerbitzuak azpimarratuz, fundraisingaren eta sortzen ari diren edo hazten ari diren enpresen finantzaketaren esparruan.