Etxebizitza duin eta eskuragarria eskaintzea da hiriek gaur egun duten erronka handienetako bat. Testuinguru horretan, Iruñeko Udalak, Etxebizitza Eskuragarriaren Planaren barruan, herritarren egungo beharrei erantzungo dieten bizileku-eredu alternatiboak bultzatzeko lan egiten du. Eredu horien artean, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboak nabarmentzen dira, irtenbide jasangarriak, eskuragarriak eta komunitate-sarea indartzea dakarten proposamen berritzaileak.
Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren eredua aztertzeko, Baluartek Biziko gara hemen? izeneko jardunaldiak hartuko ditu. Herritar guztientzat irekia eta doakoa den ekitaldi honen helburua, hirian dauden aukerak ezagutaraztea eta etxebizitza-kooperatiba mota honen sorreran parte hartzen duten eragileen artean elkarrizketa sustatzea da.
17:00 – 20:00