|
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Turismo, Komertzio eta Kontsumoaren Zuzendaritza Orokorrak “2030eko Turismoa eraikitzen. ETE eta Helmuga turistikoen Eraldaketa eta Digitalizaziorako Nafarroako Turismo Zerbitzuak” Lan-gosaria antolatu du. Baluarteko Ziudadela Aretoan egingo den turismo sektoreko profesionalei zuzendutako topaketa honetan, ideiak, proposamenak eta esperientziak trukatzeko aukera egongo da. Era berean, Nafarroako Gobernuak Sektore Turistikoa bultzatzeko eta indartzeko eskaintzen dituen baliabideak aurkeztuko dira ere, besteak beste, Nafarroako Behatoki Turistikoa, Enpresa Turistikoen Eraldaketa Digitalerako Laborategia edota sortu berri den Turismo Hub-a.