Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Merkataritzaren berrikuntza digitalerako laguntzak

Nola atera dezaket digitalizaziotik eta digitalizazioarekin onura?

2023ko Urtarrilak 25 Hainbat ordu
Corona Aretoa
| Antolatzailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Gobernua
 
Baluarten egingo den Merkataritza digitalaren berrikuntzarako laguntzak jardunaldiaren helburu nagusia Funts Teknologikoa 2022 Merkataritza Modernizatzeko Programaren dirulaguntzen deialdiaren berri ematea da. Programa hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago (Next Generation EU ekonomia sustatzeko Europako programaren elementu nagusia), baita merkataritzari energia-eraginkortasunerako aplika dakizkiokeen laguntza-ildoen berri ere.
 
Gainera, jardunaldian, txikizkako merkataritzaren sektorearentzat diseinatutako beste ekimen batzuk ezagutaraziko dira. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak bultzatzen ditu, eta hauek dira, besteak beste: Nafarroako Merkataritza eta Artisautzaren Eraldaketa Digitala Sustatzeko Zentroa, Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Sarea eta Zaporedun Landa Merkataritza zein Errelebo Poltsa zerbitzuak.


IZEN EMATEA

Sarrerak

Aurrez izena emanez
13:30 - 15:30