Strauss Festival Orchestra Gabonetan iritsiko da Baluartera, Europan zehar egingo duen 36. birarekin. Musika klasikoaren zaleek Johann Strauss. Urte Berriko Kontzertu Handia kuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, emanaldian bals-en erregearen izenburu ezagunenetako batzuk eskainiko direla, hala nola, Napoleon, Loreen festa, Enperadorearen balsa edo Champagne. Mundu osoko 5 milioi pertsona baino gehiago erakarri dituen kontzertu hau Danubio urdin ederrak eta Radetzky Martxak osatuko dute, besteak beste, Vienako Musikverein, Amsterdamgo Concertgebouw, Berlingo Philarmonie, Hanburgoko Musikhalle, Erromako Auditorium Parco della Musica, Gran Teatre del Liceu, Bartzelonako Palau de la Música edo Madrilgo Teatro Real aretoetan izan dena.
IRAUPENA: 120 MIN.