|
Antolatzailea: Jaso Ikastola, Jaso Fundazioa, ANA, Anfas, Luciérnaga, SEN
Autismoa duten bi gazte laguntzan daude. Haien autonomia erakusteko helburuarekin, haien terapeutak Latinoamerikara egin beharreko bidai bat proposatzen die. Familiak, kezkatuta, haien anai-arrebak bidaltzen dituzte haien atzetik. Bertan, kultura ezagutzeaz gain, haien barne sentimendu, borroka eta izaera azaleratuko dira.
TE-4000 HEGALDIAN Musikalak helburu desberdinak jorratzen ditu eta Baluarteko oholtza gainean ikusi ahalko dira: Autismo-nahasmen espektroa duten pertsonen errealitatea erakustea; Beren gaitasun anitzak ezagutaraztea; eta Gizarte inklusibo eta anitz bat izatearen aberastasuna deskubritzea.
TE-4000 HEGALDIAN –
Musikala–
Jaso Ikastolak abiarazten duen 11. musikala da.
STEAM metodologiaren esparruan (Zientzia, Teknologia, Ingeneria, Artea eta Matematika) musikal bat sortzeko prozesu osoa garatu dute DBHko ikasleek, gai sozialen baten inguruan betiere. Zehazki, Jaso Ikastolaren ikuskizun berri honek emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea dauka helburu eta lehenengoz zuzeneko musika izango du, Iruñeko Gazte Orkestraren eskutik hain zuzen ere.