Kanteko izar berriak, Israel Fernándezek, Flamenco On Fire Jaialdiaren 11. edizio honetan Baluarten eskainiko duen kontzertua bere azken lan diskografikoan oinarrituko da. Obra honekin, garbitasuna ulertzeko duen modua agerian uzten du. Pura Sangre egiarako alegatua da, heldutasun aro betean aurkitzen den artista baten adierazpenik sakon eta bizienetik. Diego del Moraoren gitarraren sei hariek Israel bere mugen amildegiaren aurrean jartzen dute. Azken finean, Israel eta Diego bikote artistikoa dira, antzinako arte honekiko ikusmolde eta kidetasun bera dutenak. Agian horregatik izango dute lotura eta konplizitate berezi hori.
Fitxa artistikoa:
Israel Fernández (Kantea)
Diego del Morao (Gitarra)
Ané Carrasco (Perkusioa eta teklatuak)
Marcos Carpio y Pirulo (Konpasa eta txaloak)
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA