Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Irabazi Arte

3. denboraldiaren aurrestreinaldia

2024ko Urtarrilak 14 12:00
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: EITB Media, SAU
  • Irabazi Arte
  • preestreno
  • evento Baluarte


IRABAZI ARTE, ETB1eko euskarazko fikzioaren 3. denboraldiaren aurrestreindalia Baluarten, telesaileko protagonisten partaidetzarekin. Irabazi Arte telesailak neska gazteen futbol-talde bat hartzen du oinarri. Protagonisten bitartez, gaur egun gizartean ematen diren askotariko gaiak landuko ditu: hala nola, futbolaren inguruan eta kirolean bizi den giroa, emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia, eta, oro har, gaur egungo nerabeek dituzten erronkak islatuko dituzte.

SINOPSIA
Hiru hilabete joan dira moto istripu latza gertatu zenetik. Jon, istripuaren erruduna aurkitu nahian, obsesionatu egingo da. Amets, azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatz eta Gorka, bikote bezala, neskak bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko dituzte. Lili eta Malen nerabetasunaren fasean sartuko dira eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da, Alaitz, Noraren etsaia bihurtuko den neska.