Nafarroako Antzerki Amateurraren Federazioak Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin bultzatutako «Navarra a Escena» jaialdiaren lehen edizioa hartu dute maiatzean Iruñeko bost agertokik. Baluarten izango den Galak amaiera emango dio Jaialdiaren lehenengo edizioari, eta bertan kategoria guztietako hautagai irabazleak jakinaraziko dira.
Jaialdiak parte hartzen duten konpainiek, artistek eta obren ekoizpenean parte diren teknikariek egindako lana aintzatetsiko du, honako kategoria hauetan: muntaia onena, jatorrizko testua edo testu egokitua, zuzendaritza, protagonisten eta aktore taldeen interpretazioak, jantziak, diseinu eszenikoa eta kartela.