Horma musika elektronikoaren jardunaldiak, Nafarroako Gobernuak bultzatutako Nafarroako Musika Bulegoak (Navarra Music Commission) antolatuak eta NICDOren barruan integratuta daudenak, beren hirugarren edizioa ospatzen dute. Baluarten bi formakuntza eskainiko dira:
10:30 (*Aurrez izena emanda)
Estandar profesionala: CDJ-3000, DJM-V10, RMX1000 eta Rekordbox 7, AlphaTheta / Pioneer DJ-ren eskutik.
Deskribapena: 1 ordu eta 45 minutuko saioa, edozein DJ profesionalen kabina estandarrari ahalik eta etekin handiena ateratzeko Pioneer-en eskutik. Ezagutza teknikoa, soinua eta errendimendua zure DJ set-aren teknika hobetzeko.
Hizlaria: Mateo Kanedo, AlphaTheta / Pioneer DJ produktuen plangintza taldea.
13:00
Elektronika herri txikietan: Esperientziatik eratorritako gakoak.
Deskribapena: Elektronika musika ekitaldi bat antolatzeko orduan, edo herri ‘txikietatik’ ekitaldi bat martxan jartzeko esperientziak emandako gakoak.
Hizlariak:
Javier Soto / Holz un Blech (Azkoitia): Holz un Blech Festibalaren buruetako bat. 2016tik aurrera, 11.000 biztanle dituen herri batean bertako eta nazioarteko artistak elkartzen dituen jaialdia. Elektronika plazetan eta tabernetan txertatzen. Dena autogestioa, elektronikarako pasioa, eta lagun bati zor zaion maitasun eta oroitzapenarekin.
David Pedrouzo / SON Estrella - Torgal (Ourense): Galiziako eszena ez litzateke berdina izango David gabe. Musgo jaialdiaren (elektronika) programatzailea, eta Estrella Galicia-ren aholkulari artistikoa. Bere eskuetan, Kae Tempest, JpegMafia, Yaeji, Barry Can’t Swim, Kamaal Williams edo James Holden bezalako artistak aritu dira, Iruñeko biztanleria baino askoz txikiagoa duten hirietan.
Doako izen-ematea info.navarramc@nicdo.es helbidera mezu bat bidaliz