Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

LHko Hackathon-a: Berritu eta ekin

2025ko Abenduak 18 Hainbat ordu
Ciudadela Aretoa
| Antolatzailea: Nafarroako Lanbide Heziketa - Modernizazio eta Berrikuntza Zerbitzua
  • Hackaton FP
  • evento Baluarte


Hasieran, "hackathon" bat programatzaileen topaketa bat zen, hardware edo software sistema berriak elkarlanean sortzeko helburuarekin. Gaur egun, hackathon bat askotariko sektore profesionalen arteko lehia- eta lankidetza-ekitaldi bat da, eta haren helburu nagusia sormenezko irtenbideak garatzea da, erronka espezifikoei heltzeko, edo, besterik gabe, ideia berriak aztertzeko.

Baluarten bigarren aldiz egingo den LHko Hackathon: Berritu eta ekin delakoan, Nafarroako 10 enpresa edo entitatek benetako erronka aurkeztuko diete Nafarroako ikastetxe publikoetako erdi eta goi mailako LHko 20 ikasleri. Taldeek irtenbide berritzaile bat bilatu beharko dute 12 orduko epean. Parte-hartzaileek proiektu baten ideia-, sorkuntza- eta garapen-prozesua esperimentatuko dute, denbora errekorrean.

Ekitaldi honen helburua enpresa mundua LHko ikasleei hurbiltzea da, talentu berria aurkitzeko eta Lanbide Heziketa Nafarroako enpresa eta entitateen artean ezagutarazteko.

Sarrerak

Sarrera mugatua Nafarroako LHko ikastetxe publikoentzat

8:30 - 21:00