Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Grigory Sokolov, pianoa

2026ko Otsailak 21 19:30
Areto Nagusia
Baluarte Fundazioaren 25/26 Denboraldi Nagusia | Antolatzailea: Fundación Baluarte
  • recital piano
  • concierto Baluarte
  • temporada FB 25-26
  • Sokolov


Grigory Sokoloven arte karismatikoak behar den kontzentrazioa lantzeko ahalmena dauka, publikoak konposiziorik ezagunenak ere ikuspegi berrietatik ikus ditzan. Teknika bikaina, interpretazio sakona eta errepertorio klasikoarekin duen lotura paregabea, horra zergatik den ospetsua mundu osoan. Hori dela-eta esaten da Sokolov gaur egun dela pianoaren interprete handienetako bat. Haren arteak bi oinarri ditu: bere nortasun paregabearen zimendu sendoak eta bere ikuspegi indibiduala.

Sokolovek arreta berezia pausatzen du jotzen dituen instrumentuen mekanismoan eta konfigurazioan. Orduak eta orduak ematen ditu haien ezaugarri fisikoak aztertzen, piano-teknikariekin hizketan eta elkarlanean instrumentuen betebehar idealak lortzeko. “Ordu asko behar dira pianoa ulertzeko, bakoitzak bere nortasuna baitu eta elkarrekin jotzen dugu”, azaltzen du. Artistaren eta instrumentuaren arteko fusioa guztiz garrantzitsua da Sokoloven ideia musikalak isurtzeko. Pedala neurriz erabiliz, tonu- eta ehundura-grabaziorik sotilenak ekartzen ditu gogora, bai eta soinu-kontrasterik ahaltsuenak ere, bere lan teknikoaren bikaintasun hutsaren bitartez. Kritikariek haren trebetasun harrigarrian erakutsi ohi dute interes berezia, hots, trebetasuna ahots indibidualak testura polifoniko konplexuaren barnean egituratzeko, bai eta melodia-lerro arinak proiektatzeko ere. 

Publikoak konposizio ezagunenak ere ikuspegi berrietatik begiesteko behar den arreta lantzeko ahalmena du Grigory Sokoloven arte karismatikoak. Baluarten eskainiko duen piano errezitaldian, azaleko erakustaldiko eta ikusgarritasuneko gaiak gainditzen ditu, esanahi espiritual sakonago bat erakusteko.

PROGRAMA

Parte I

Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Sonata n.º 4 op. 7 en Mi bemol Mayor   (30')
   I. Allegro molto e con brio
   II. Largo con gran espressione
   III. Allegro. Minore
   IV. Rondo. Poco Allegretto e grazioso

Seis Bagatelas, op. 126   (20')
   1. Andante con moto. Cantabile e compiacevole
   2. Allegro
   3. Andante. Cantabile e grazioso
   4. Presto
   5. Quasi allegretto
   6. Presto. Andante amabile e con moto

Parte II

Franz Schubert (1797-1828)
Sonata para piano en Si bemol Mayor, D. 960   (43')
   I. Molto moderato
   II. Andante sostenuto
   III. Scherzo. Allegro vivace con delicat

Sarrerak

Sarrerak 35,95€
Baluarte Joven 28,95€
Aldi osoan
Baluarte Joven 11,95€
Funtzioa baino 3 egun lehenago