Nola laburbil genezake Misery Class bezalako umore ikuskizun bat? Eta konplexuagoa dena, nola egin dezakegu 350 hitz baino gutxiagotan, kontuan hartuta, alde batetik, ikuskizun honetan gaur egungo gai ugari aztertzen direla, eta, bestetik, Goyo Jimenezen dibagatzeko joera psikotikoa?
Hasteko, ez genuke plurala erabili beharko, sinopsia pertsona bakar batek idazten duela kontuan hartuta. Hau da, ni. Hau da, Goyo Jiménez. Bai, arestian aipatu duzun pertsona bera, "dibagatzeko joera psikotikoa" duela eta, beraz, idazten duzuna irakurtzen ari dela. Baina, begira, agian arrazoi duzu eta hori da benetan nabarmendu beharko litzatekeena MiseryClass laburtzeko orduan. Goyo Jimenezen ikuskizun berri hau PERTSONA gisa, eta ez PERTSONAIA gisa, munduaz duen ikuspegitik sortu dela esan genezake. Izan ere, lagunak, denok estasiraino gozatzen dugun artista eta sortzaile itzelak liluratuta, ikusmin handiz ospatzen dugun eszenaren jeinu gainezkatuak itsututa, askotan ahaztu egiten zaigu Goyo Jimenezen barruan, hau da, nire baitan, PERTSONA bat bizi dela, hau da, ni neu. Pertsona xumea, gainera. Gure garaiko panorama harrigarriari BESTE PERTSONA gehienen harridura eta nahasmen berberarekin begiratzen diola, baina etorkizunari baikortasunez begiratzen lagunduko diguten irtenbide burutsu eta irabiagarriak eskaintzen dituela. Enpatikoa, besteen azalean umiltasunik handienarekin jartzen dena, guztiak berdin errespetatuz eta aintzat hartuz, baita gutxiago direnak ere. Azkeneko hauek gehiengoa direla. Tira, gutako bat. Zu edo ni bezalako norbait. Beno, ni bezala ez. Ni desberdina naizela! Hau da, Goyo Jimenez, esan nahi dut. Izan ere, klaseak beti egon dira...
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA