Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Gorka Urbizu

Hasiera Bat

2025ko Azaroak 07 eta 2025ko Azaroak 08 21:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Only In Dreams
  • Gorka Urbizu
  • concierto Baluarte


Gorka Urbizuk Nafarroako birari amaiera emango dio Baluarten emango dituen bi kontzertuekin. Lekunberriko musikariak mundu guztia harritu zuen ezustean Hasiera Bat bakarkako lana kaleratuta. Disko honekin lau urtetako isilunea apurtu eta harrera beroa jaso du hala entzulegoaren nola kritikaren partetik. Izan ere, Berri Txarrak-en agurreko bi kontzertu sonatu horietatik (Nafarroa Arenan), fokuetatik aldenduta egon da Urbizu, nahiz eta, bistan da, ez den geldirik egon. Egile nafarra gauza izan da bere kantugintza berrasmatzeko eta musikari/ekoizle moduan aurrerapauso handia soma daiteke kantu eder eta biluziotan. Ez alferrik, 30 urtetik gora daramatza taulagainean eta sorkuntza lan etengabean. Hasiera Bat ofizio handiko lana da inondik ere; sosegua, detaile zainduak eta lilura kantuaren alde lerratzen diren aterpe sonoro bat. Adibide gisa har genezake Etxe Bat, bere familiari idatzitako kantua, berriki Musikaren Akademiak euskarazko kanturik onenerako izendapena jaso duena.

Data erabilgarriak

Sarrerak


Aldez aurretik: 26,95€ PALKOA | 29,95€ ARETOA

Kontzertuaren egunean (17:00etatik aurrera): 29,95€ PALCO | 32,95€ ARETOA