Baluartek Go!azen 11 telesailaren lehen atalaren aurrestreinaldia hartuko du. Euskal Telebistan gazteen artean arrakasta handia hartu duen telesaila lehen kapitulua ikusteko aukera izateaz gain, publikoak telesaileko aktore protagonistak aretoan bertan ikusteko aukera izanen dute, emanaldiaren aurretik ikuskizuna eskainiko baitute.
Basakabiko udalekuetako kontakizunez betetako atal sorta berri honetan iazko pertsonaia batzuekin egingo dugu topo: hala nola Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) eta Maitane (Nerea Arriola). Baina beste batzuk berriak izango dira: Izar (Irati Marin), Joritz (Julen Taboada), Alaia (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar).
Go!azen telesailaren 11. denboraldian denetik izango da: abenturak, maitasuna, adiskidetasuna, ezin ikusiak, umorea... Eta jakina, guztia euskal musikaz zipriztinduta. Aurten, Maitane izango da Basakabiko zuzendaria. Ilusioz jasoko ditu ikasle berriak, baina ikasleen artean berehala sortuko dira gatazkak eta ez du uda erraza izango.
SARRERAK: AZAROAK 5 (11:00etan)