Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Ghost, musikala

2023ko Apirilak 16 18:00
Areto Nagusia
Baluarte | Antolatzailea: Ghost Return Show SL
 
Patrick Swayze, Demi Moore eta Whoopi Goldberg-ek 1990ean protagonizaturiko drama erromantikoan oinarritua da Ghost, Musikala, eta Sam eta Mollyren arteko harremanak kontatzen ditu, bizi diren artean lehenik, eta ondoren mutila lapurreta batean hil eta gero. Sam bi munduen artean harrapatuta geratzen da, neska berari bizia kendu zion mehatxu beretik babesteko asmoz. Oda Mae-ren bitartez jartzen da harremanetan Mollyrekin, bidentearena egiten duen iruzurti baten bitartez alegia, zeina, ustekabean, bizien eta hilen artean zubi-lana egiteko gai bihurtzen baita.
 
Maitasuna, umorea, intriga eta naturaz gaindikoa kanta ahaztezin batzuekin eta eszena-efektu ikusgarriekin baturik, esperientzia ezin hobea sortuko da, era guztietako ikus-entzuleei gustatzeko modukoa.
 
Ghost, musikala ikuskizun honetan, 17 artistak parte hartuko dute Baluarten. David Bustamante eta Ricky Merino txandaka arituko dira Sam ahaztezinaren rolean, eta Ana Dachs egingo du Molly paregabearena.
 
Bustamantek honako emanaldietan parte hartuko du: apirilaren 13an (osteguna), 20:00etan; 14an (ostirala), 18:00etan; 15ean (larunbata), 21:30ean; eta 16an (igandea), 18:00etan. Merino gainerako funtzioetan arituko da.

*Aktore zerrendan aldez aurretik jakinarazi gabeko aldaketak egon daitezke.
 
 
IRAUPENA: 2 ORDU


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA