Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Gatibu

RoofTop Musik - BALUARTE Veinte! Vente! Zatoz!

2023ko Abuztuak 11 20:30
Kanpoko Terraza
Veinte! Vente! Zatoz! | Antolatzailea: Baluarte
  • RoofTop Musik
  • concierto
  • música

Baluarteko 3. solairuko terraza kontzertu-areto bihurtuko da uda honetan. Publikoak zuzeneko musika emanaldiez gozatu ahal izango du, edukiera mugatuarekin eta izarren azpian. Esperientzia musikal paregabe honek Gatibu taldea ekarriko du Iruñeko auditoriumeko terrazara, RoofTop Musik zikloaren bigarren musika proposamen gisa, bertan EH Distopikala lana aurkeztuko duela. Bere hamargarren diskoa den honetan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, karibe aldeko doinu beroak eta afrikako erritmoak uztartu ditu Gernikako taldeak. 

* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA