Sanferminetako gauek berriz ere hitzordu berezia izango dute Baluarteko terrazan. Gauero (uztailaren 6tik 14ra), eraikineko hirugarren solairuan dagoen auditoriumeko terrazak ateak irekiko ditu 21:00etatik 1:00etara, eta jendeak festetako 'une' berezietako batez gozatu ahal izango du: su artifizialen jaurtiketaz hain zuzen ere. Ikuskizun piroteknikoa ikusteko bista paregabeez gain, mokadutxoz afaldu eta kopa batzuk har daitezke giro paregabean. Baluarteko jatetxe zerbitzuak hirugarren solairuko atarian jarriko diren barrak artatuko ditu. Barra horietan tapak, errazioak eta kopak zerbitzatuko dira. Kanpoko terrazan bertan ere barra-zerbitzua egongo da jendearen eskura.
Gainera, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Aurten berriz ere terrazatik suak ikusteko eserlekua erreserbatu ahal izango da (kostu gehigarririk gabe eta eguneko kupoa arte), eta edozein adinetako adingabeei sartzen utziko zaie (bertaratzen diren pertsona guztiek, adina edozein dela ere, sarrera izan behar dute). Gainera, mugikortasun urriko pertsonek (MMP) eta desgaitasun sentsoriala duten pertsonek erreserbatutako eremu bat izango dute Baluarteko terrazan, baita haien laguntzaileentzat ere.
21:00 - 01:00
* 3 - 12 URTEKOEK:
18 € (18,95 € online)
* 2 URTETIK BEHERAKOEK, DOAN
Gonbidapena ticketing@nicdo.es helbidean eskatu