|
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua eta Nasuvinsa
Baluarten ospatuko den Biziberri Foroaren lehen edizio honen helburua da mahai gainean jartzea eta eztabaidatzea, alde batetik, autonomia-erkidegoetan, ministerioan eta Europan energia-birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen arloan hartzen ari diren neurriei buruz, eta, bestetik, azken urteotan Espainiako estatuko hainbat lekutan egin diren esku-hartze arrakastatsu guztien erakusleiho izatea. Esku-hartze horiek guztiak berriz ere lotuta daude beren inguruneetan eragindako energia-birgaitzearekin eta hiri-berroneratzearekin.