Pamplona Negra Jaialdia sorpresaz, izen handiz eta literatura ugariz beteriko programarekin iritsiko da bederatzigarren ediziora. Norvegia herrialde gonbidatua izanik, hotzaren lurraldean egiten den literaturaz eta zinemaz gehiago ezagutuko dugu eta espioitza munduko kale ilunetan barrena murgilduko gara. Aurten, gainera, Pamplona Negra nazioartekoa egingo da zeharka, eta izen oso ezagunak izango ditu mahai-inguru tematikoetan. Baluarteko agertokitik beste hizkuntza batzuetan bizi, pentsatu eta idazten duten egileak pasatuko dira, narratzeko modu berriak bilatzen dituztenak eta munduko bidegabekeriak salatzeko beren eleberrien orriak erabiltzea erabaki dutenak. Hainbat hamarkada liburu eta arrakasta atzean dituzten idazle handiak ezagutu eta entzungo ditugu, eta espioi istorio bat nola eraikitzen den, gaizkile edo terrorista talde batean nola bizi den, Errege Etxea nola zaintzen den edo norbaitek Estatuko estolderietan sartzea nola lortzen duen ikusiko dugu. Zoragarria! Gainera, zinema, liburutegietako jarduerak, gastronomia, tailerrak, topaketak eta, aurten, berrikuntza gisa, taberna batean ikusiko dugu elkar!
EGITARAUA URTARRILAK 20
10:30 (gaztelaniaz) 11:30 (euskaraz), 12:30 (gaztelaniaz) eta 13:15 (euskaraz).
Ibilbidea antzezpenarekin
Orient Expresseko hilketa
NUP-ko antzerki taldearen eskutik
CONDESTABLEAREN JAUREGIA. Aurretiko IZEN-EMATEA (doakoa)
14:30 Gastronomia beltza
TRES REYES HOTELA. SARRERAK AGORTU DIRA
18:00 Eleberri beltzena
Carmen Mola
Aurkezlea: Ana Valencia
SARRERA DOAN (lekua bete arte)
19:00 Elkarrizketa
Dolores Redondo
Aurkezlea: Susana Rodríguez
SARRERA DOAN (lekua bete arte)