Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Pamplona Negra

Genero beltzeko jaialdia. 'Hotzetik sortu zen eleberria'

2023ko Urtarrilak 17 16:00
Ganbera Aretoa
Baluarte | Antolatzailea: NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteca

Pamplona Negra Jaialdia sorpresaz, izen handiz eta literatura ugariz beteriko programarekin iritsiko da bederatzigarren ediziora. Norvegia herrialde gonbidatua izanik, hotzaren lurraldean egiten den literaturaz eta zinemaz gehiago ezagutuko dugu eta espioitza munduko kale ilunetan barrena murgilduko gara. Aurten, gainera, Pamplona Negra nazioartekoa egingo da zeharka, eta izen oso ezagunak izango ditu mahai-inguru tematikoetan. Baluarteko agertokitik beste hizkuntza batzuetan bizi, pentsatu eta idazten duten egileak pasatuko dira, narratzeko modu berriak bilatzen dituztenak eta munduko bidegabekeriak salatzeko beren eleberrien orriak erabiltzea erabaki dutenak. Hainbat hamarkada liburu eta arrakasta atzean dituzten idazle handiak ezagutu eta entzungo ditugu, eta espioi istorio bat nola eraikitzen den, gaizkile edo terrorista talde batean nola bizi den, Errege Etxea nola zaintzen den edo norbaitek Estatuko estolderietan sartzea nola lortzen duen ikusiko dugu. Zoragarria! Gainera, zinema, liburutegietako jarduerak, gastronomia, tailerrak, topaketak eta, aurten, berrikuntza gisa, taberna batean ikusiko dugu elkar!
 
 
EGITARAUA URTARRILAK 17

16:00 Nobela beltza eta kriminologia tailerra
Ana Ballabrigaren eskutik. Pertsonaien eraikuntza I
GOLA ARETOA. IZEN-EMATEA (20€)
IKASTARO OSOA 3 egun (50€)

18:00 Mahai-ingurua. Begiratu, kontatu
Empar Fernández, Teresa Cardona, Salva Alemany
Moderatzailea: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA DOAN (lekua bete arte)
 
19:05 Krimena eszenan
Epaimahaiaren aurrean
Foruzaingoaren eskutik.
SARRERA DOAN (lekua bete arte)
 
20:15 Zinema beltz nordikoa
Contraté a un asesino a salario (Aki Kaurismaki, 1990) filmaren proiekzioa. JBGA
SARRERAK: 3€
 
IInformazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM