Aste Santua dela eta, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak berriz ere parte hartuko du Iruñeko Udalak antolatutako Erlijio-musikako Jaialdian, eta Iruñeko Ganbera Abesbatzarekin elkarlanean eginen du, hain zuzen ere, programa solemne bat interpretatzeko, zeinak buru izanen baitu errepertorio jainkozalearen maisulan bat den Jesukristoren azken zazpi hitzak gurutzean (Joseph Haydn. 1732-1809). Orkestrarako lehen bertsio bat existitzen bada ere, eta ondoren beste bat hari laukoterako, obra bere “bariazio” berantiarrean programatu ohi da: koru misto eta talde instrumentalerako oratorioa, 1801ean argitaratua. Obra sinfonikoa Cádizen estreinatu zen 1787an, Leize Santuko Kongregazioaren enkarguz, Gurutziltzatutako Jesukristoren azken uneen oroitzapena egiteko, eta xedea hori izanik, obraren zazpi zenbakietako bakoitza Jesukristok hil aurretik esandako azken zazpi hitzetako bakoitzari dagokio. Preludio gisa, Errenazimenduko Giovanni Gabrielli (1557 inguru–1612) organo-jotzaile eta konpositorearen hiru lan eskaintzen dira, metal-talderako eginak –lau tronpa eta bina tronboi eta tronpeta– eta haren ziklo honetatik datozenak: Canzoni et sonate: las Canzon per sonar primi toni y septimi toni eta Pian e' forte Sonata.
PROGRAMA
Giovanni Gabrieli (1557 inguru-1612)
Canzon per sonar primi toni a 8, Ch.170
Canzon per sonar septimi toni a 8 nº 2, Ch. 172
Sonata pian e forte, Ch. 175
Joseph Haydn (1732-1809)
Jesukristoren azken zazpi hitzak gurutzean
Introduction
Vater, vergib ihnen
Fürwahr, ich sag es dir: Heute wirst du bei mir
Frau, hier siehe deinen Sohn
Mein Gott, mein Gott, warum hast du mich verlassen
Introduction
Jesus rufet: Ach, mich dürstet
Es ist vollbracht
Vater, in deine Hände empfehle ich meinen Geist
Il terremoto: Er ist nicht mehr
Zuzendaria: Perry So
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iruñeko Ganbera Abesbatza