Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Teknozientzia Azoka 2026

2026ko Apirilak 25 Hainbat ordu
Erakusketa Aretoa eta Mezanina
| Antolatzailea: NIDCO / Iruñeko Planetarioa eta Elhuyar. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Aditech eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Feria Tecnociencia
  • STEM
  • evento Baluarte


Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa Teknozientzia Baluartera itzuliko da, NICDO / Iruñeko Planetarioak eta Elhuyarrek antolatuta, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Aditechen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nasertic-en laguntzarekin. Programa honen helburu nagusia gazteen artean STEM bokazioak sustatzea da. Jardunaldian Nafarroako 15 ikastetxetako 180 ikasle inguru bilduko dira eta ikasturtean zehar garatu dituzten 43 proiektu erakutsiko dituzte.

Ikasleek beren lanen emaitza aurkeztuko dute. Lan horien baldintza da gizarteak gaur egun eta etorkizunean aurki ditzakeen benetako arazo eta erronkei konponbide berritzaileak proposatzea, guztiak ere jasangarritasunarekin, kutsadurarekin eta ingurumenarekin lotuak.
 

Sarrerak

10:00 - 14:00