Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Maxwell Anderson, Angus MacPhail
Argazkiak: Robert Burks (zuri-beltzean)
Musika: Bernard Herrmann
Antzezleak: Henry Fonda, Vera Miles, Anthony Quale, Harold J. Stone, Nehemiah Persoff, Tuesday Weld
Jatorrizko izenburua: The Wrong Man
Herrialdea: AEB
Urtea: 1956
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 105 minutu
Manny jazz-musikaria da, lasai bizi dena New Yorken, Rose emaztearekin eta bi seme-alaba txikiekin. Aseguru-etxe batean, langileetako batek pentsatu du Manny dela bi egun lehenago bertan lapurretan ibili den pertsona eta salatu egin du polizian. Orduan, amesgaizto larria hasiko da beretzat: atxilotu egingo dute eta auzoan gertatutako lapurreta batzuez salatuko dute. Ikaragarriena da lekuko eta froga kalifrafiko guztiek bere erruduntasuna sendotzen dutela.
1953an gertatu zen benetako istorio bat lantzen du filmak, The True Story of Christopher Emmanuel Balestrero (Christopher Emmanuel Balestreroren benetako istorioa) liburuan oinarrituta dago, Maxwell Andersonek idatzia, eta bai Life aldizkarian Herbert Breanek kaleratutako A Case of Identity artikuluan ere. Luzaroan erabili zuen Hitchcockek film honen ideia buruan, haren gai gogokoenetako bati heltzen baitzion: errudun faltsua (edo ez...).