Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

STROM - Astronomia Inklusiboa

Erakusketa interaktiboa

2025ko Apirilak 11 - 2025ko Ekainak 22 Hainbat ordu
Harresiaren Aretoa
| Antolatzailea: DIPC eta Iruñeko Planetarioa
  • exposición Baluarte
  • STROM
  • astronomía


STROM - Astronomia Inklusiboa erakusketa interaktibo bat da, unibertsoan murgiltzera gonbidatzen gaituena, bidaia multisentsorial eta inklusibo baten bidez. Bertan, astronomiako oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta astrofisikaren arloan egiten den mugako ikerketaraino ezagutu ahal izango dugu. Ukimenezko, soinuzko eta ikus-entzunezko esperientzien bidez, STROMen unibertsoan zehar egindako bidaia harrigarriak aukera ematen du behatzekin galaxien gainazala zeharkatzeko, zulo beltz baten sorrera ikusteko edo Eguzkiaren soinuak entzuteko.

Erakusketa honen helburu nagusietako bat irisgarritasuna bermatzea da, hau da, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako oztopoak kentzea. Erakusketa honetako material inklusiboak desgaitasun-egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten erakundeen eta profesionalen aholkularitzarekin sortu dira.

STROM - Astronomia Inklusiboa DIPCk ekoitzi du Passion for Knowledge jaialdirako, zientzia eta ezagutza herritar guztiengana hurbilduz lurraldea zeharkatzen duen erakusketa ibiltari bat izan dadin.

Sarrerak


-LIBREA. Gonbidapenak, txarteldegian eta Baluarteko web-gunean
-BISITA GIDATUAK:
    Tarifa orokorra: 3€
    4 sarrerako sorta: 10€
    Irisgarritasun beharrak dituzten pertsonak: 0€

ORDUTEGIAK: 
Ostiralak: 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak : 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Astelehenetik ostiralera, Eskola-bisitak eta taldeak: 10:00etatik 14:00etara
   
ORDUTEGI BEREZIAK:
Apirilak 17-21 (Aste Santua): ITXITA
Apirilak 22-27 (Pazko-Astea): 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00